Antzerki garaia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko aza. 3a, 08:05

Tartean Teatroa antzerki konpainiak Jokin Oregi soraluzetarrak zuzentzen duen "Zergatik, Jamil?" antzezlana taularatuko du ostiral honetan, 22:15ean, antzokian, "Antzerki Garaia" zikloaren barruan.

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da, tiroz hil duzula ohean zegoen gizon babesgabe eta desgaitua. Duela gutxira arte zaintzen zenuena, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zure buruari galdetzen diozu: "Zergatik, Jamil?"

Egilea: Patxo Telleria Zuzendaritza: Jokin Oregi, Patxo Telleria Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoy Argiztapena: Xabier Lozano Ikus entzunezkoak: Acrónica Producciones Muskia: Pascal Gaigne Diseinu grafikoa: Hirudika Argazkiak: Guillermo Casas Eszenografia: Eskenitek

Azaroak 4, ostirala, 22:15ean, Antzokian.

Sarrera 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.