Komedia musikala da "Caperucita feroz" antzezlana, ikuslea sorpresaz sorpresa eramango duena. Antzezlan dibertigarria eta zoroa, non grina, dibertsioa, absurdua eta iruzurra dira pertsonaia guztiek bere izkutuko desio eta nahaiak lortzeko erabiliko dituzten tresnak.
Antzezlanak Txanogorritxoren ipuina du oinarrian eta, han bezala, hemen ere eskrupulurik gabeko pertsonaiak dira protagonista, hemen ere denak balio du helburuak lortzeko ahaleginean.
Edozer gauza gerta liteke haragi gosea eta desio materialak hotel batean udako egun bero batean bat egiten dutenean. Antzezlanean zehar gagak, abestiak, ezusteko egoerak, eta bitarteko zatar eta baldarrenak tartekatuko dira.
Eguna: Urriak 21, ostirala.
Ordua: Gaueko 10:15.
Tokia: Herri Antzokia.
Sarrera: 5 euro.