Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak aurtengo hirugarren erakusketa inauguratu zuen joan den urriaren 13an.
Oraingo honetan, Eibarko Argazki Taldeko kide den Jose Manuel Lucena argazkilariaren erakusketa ekarri du herrira Kontrargik; "Miradores" izenekoa hain zuzen ere.
"Begiratokiak" erakusketa formato ertain eta handiko hogei argazkik osatzen duten, bazter ezberdinetako paisaia eta eraikin ikusgarriak guztiak.
Erakusketa urriaren 29a arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:
- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.
- Larunbatak: 12:00-13:30.