Jaien balorazioa egiteko batzarra, astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urr. 14a, 15:34

Aurtengo jaien balorazioa egiteko helburuarekin, batzarra egingo du Udalak jaiak antolatzen lagundu duten elkarteekin eta batzarrera etortzea nahi duten herritarrekin.

Uztailean eta abuztuan, urrenez-urren, Santa Ana eta Andramari jaiak ospatu zituen herriak.

Urtero egin ohi duen moduan, Udaleko Kultura Batzordeak bilera bat antolatu du jaiok antolatzen ibili ziren herritar zein elkarteekin, antolatutakoaren gainean balorazioa egiteko eta aurrera begira egin litezkeen hobekuntzak zeintzuk diren aztertzeko.

Era berean, batzarra aprobetxatzea nahi da jaietan, modu batean edo bestean, parte hartu duten herritarren iritzia jakiteko; zer gustatu zaien eta zer ez, edota zer hobetu litekeen beraiekin batera aztertzeko.

Bilera astelehenean izango da, arratsaldeko 6:30ean, udaletxeko bilera-gelan.

Animatu eta etorri zure iritzia ematera!