Udalbatzaren osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urr. 12a, 10:41

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek zortzi puntu izango dituzte aztergai ostegunean arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

AZTERGAIEN ZERRENDA

1.-    2016ko uztailaren 6ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.-    Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.-    2017. urterako Ordenantza Fiskalak.

4.-    Taxiak. 2017rako tarifen proposamena.

5.-    Diru-laguntzen plan estrategikoa.

6.-    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituen enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak gauzatzeko, Elgoibarko, Eibarko,   Soraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den kudeaketa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena. Eskualdeko Enplegu Plana.

7.-    Serafin Atxotegi auzunean izen aldaketa.

8.-    Eskari eta galderak.