Udal honek, sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko ingurumena eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
Betebehar espezifikoak:
-
Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
-
Biologia, Ingurugiro Zientzietan edota Baso edo Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.
-
EGA Titulua edo baliokidea.
-
Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete urriaren 11tik urriaren 24ra arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.