Gizaburuagako bisita gidatua bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Euri aurreikuspenek eraginda hurrengo larunbatera atzeratu da Gizaburuagako tumuluko indusketa-lanak ikusteko helburuarekin biharko antolatuta zegoen bisita gidatua.

Biharko eguraldi-iragarpena txarra dela kontuan izanik, Gizaburuagako tumuluan Aranzadi Elkartea egiten ari den indusketa-lanetara antolatuta zegoen bisita gidatua bertan behera utzi dute antolatzaileek.

Euria ari duenean indusketa lanik ezin izaten da egin eta, horrek eraginda, erabaki da biharko bisita bertan behera uztea.

Biharko aurreikusita zegoen bisita hurrengo larunbatean, urriak 8, egingo da, eguraldiak laguntzen badu behintzat.

Izena emateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.