Gaztañerre azoka prestatzeko bilera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ira. 23a, 13:30

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera irekia antolatu du astearterako azaroaren 12an egingo den azoka prestatzen hasteko.

Aurreko urtean bezala, Gaztañerre azoka antolatzeko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Laster dugu 2016ko Gaztañerre Azoka, azaroaren 12an hain zuzen ere, eta denboraz guztia prestatzeko asmoz, hurrengo asteartean, hilaren 27an, arratsaldeko 19:00tan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko Saioa aretoan.

Parte hartzea nahi baduzu, etorri!