Benantzio Iñurrietaren gaineko liburua aurkeztuko dute eguenean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ira. 20a, 15:09

Abuztuan Estatu Batuetako Boise hirian egindako aurkezpenean.

Benantzio Iñurrietak gerra zibilaren garaian kartzelatik bidalitako gutunekin bere biloba Benan Oregik prestatu duen liburua aurkeztuko da ostegun honetan arratsaldeko 7etan.

Iazko urrian "Isiltasuna hausten" liburua aurkeztu zuen Soraluze 1936 taldeak, gerra zibilari buruzko herritar ugariren testigantzak bilduz.

Liburu horretako orrialde bat Benantzio Iñurrietaren ingurukoa zen. Benantzio, beste asko moduan, kartzelan egon zen 1936-1940 bitartean.

Benantzioren bilobak, familiako beste kide batzuen laguntzaz, eta gaian aditu diren hainbat pertsonaren aholkularitzaz, aititak kartzelatik etxera bidalitako eskutitzak liburu batean bildu ditu, aititari eta gerra bizi izan zutenei nolabaiteko omenaldia egin nahirik edo.

Liburua irailaren 22an, osteguna, aurkeztuko da, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.