Udal kiroldegiaren ikastaro-eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ira. 7a, 12:28

Irailaren 14an hasiko dira berriro ere helduentzako kirol-ikastaroak "Arane" Udal Kiroldegian eta urriaren 3an haurren igeriketa-ikastaroak; ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago.

HELDUEN KIROL-IKASTAROAK

Helduen ikastaroak eskaintzeari irailaren 14an helduko dio berriro ere Udal Kiroldegiak.

Ikastaroen eskaintza urte hasierako berbera da eta izena emateko epea zabalik dago.

Ekainean ikastaroetan ziharduten erabiltzaileek ez dute berriro izena eman beharrik izango.

HAURREN IGERIKETA

Haurren igeriketa-ikastaroetan izena emateko aukera berriz irailaren 16a arte dago. Taldeak eta ordutegiak irailaren 21ean argitaratuko dira eta ikastaroak urriaren 3an hasiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.