Gipuzkoako Urak, S.A.-k jakinarazi du bihar asteartea, irailak 6, ura moztuko dutela Ezozibidean eta Mendiola Industrialdean horniketa-sarean egin beharreko hobekuntza lanak egin ahal izateko.
Ur-mozketaren iraupena 8:30etatik 12:30ak bitartekoa da. Nolanahi ere den, gerta daiteke pentsatu baino lehen bukatzea, eta kasu horretan abisurik gabe ura emango dutela jakinarazi dute. Mozketa luzatuko balitz, berriz, herritarrak Uraren telefonoan (902 302 222) jaso ahal izango du beharrezko informazioa.
Mozketaren ondorioz presio jeitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait arazo sor daitezke.