Ikastetxearen zuzendaritzak egindako eskaerari erantzunez, eta udako oporraldia aprobetxatuz, hainbat hobekuntza-lan egin ditu Udalak Plaentxi Herri Ikastetxean.
Lan hauek guztiak egiteko 15.663,45 euro erabili ditu Udalak.
Inbertsiorik handiena sarrerako estalpea handitzeko egin da eta gurasoei aukera emango die seme-alaben zain aterpean egoteko, euria ari duenean sortzen diren arazoak arinduz.
Hauek dira uztailean zehar egin diren lanak eta horretarako erabili den dirua.
- Ikastetxeko hall-a margotu: 2.910 euro.
- Ikastetxeko hall-ean panel apaingarriak jarri: 3.121,80 euro.
- Ikastetxeko sarrerako aterpea luzatu: 9.631,60 euro.