Artile bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko uzt. 18a, 16:27

Iaz egin zen moduan, Debabarreneko Landa Garapeneko Elkarteak (Debemen) artilea herrian bertan biltzeko zerbitzua eskainiko die bihar, asteartea, uztailak 19, berrogeita hamar ardi baino gutxiago dituzten baserritarrei.

Debemenek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea), joan den urtean egin zen bezala, eta ikusita iazko ekimenak emaitza onak izan zituela, aurten ere artilea biltzeko zerbitzua eskainiko du herrian.

Horretarako, harremanetan jarri da 50 ardi baino gutxiago dituzten baserritar guztiekin, idatzi baten bitartez, eta aukera eskainiko die uztailaren 18an, asteartea, Ezoziko futbol zelaiaren aparkalekura beren artilea ekartzeko, Debemeneko langileek bertatik eraman dezaten. Artilea uztailaren 20an erretiratuko da, baina bezperan utzi behar da bilketa-tokian.

Ardi kopuru horrteatik gora dituzten baserrien kasuan,  artile erosleak baserrietara joaten dira zuzenean, artilearen bila.