Asteburuan ikusiko du argia Jai Batzordeko kideek aurtengo jai-egunetarako prestatu duten egitarauak.
Jaiak, larunbatean hasiko dira, uztailaren 23an, eta asteartean, hilaren 26an, amaituko dira. Aurrez, ostiralean, giroa berotzen hasteko hainbat ekitaldi ere izango da herrian, ohiko pilota partidak esate baterako.
Aurtengo jai egitarauak azken urteetako formatuari eusten dion arren, badira bereziki gomendagarriak diren zenbait ekitaldi, larunbat gaueko "London" orkestraren saioa, igande eguerdiko "Rockalean" taldearen ikuskizuna, haur eta gazteentzako goitibeherak edota azken eguneko Demode Quartet taldearen kontzertua kasu.
Santa Ana jaietarako ekintzez gain, banatutako liburuskak Andramari jaietako egitaraua eta Irure, San Martzial eta Errekalde auzoetako jai-egitarauak dakartza.
Txupina bota eta jaiei hasiera emateko ardura Pil-pilean Kultur Elkarteak hartuko du aurten, 20 urte betetzen dituelako.
Jaietako egitaraua ikusteko sakatu hemen.