Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak Soraluzeko eskola-umeen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Idazlan Lehiaketaren XXXI. edizioari dagozkion sariak banatu ziren ekainaren 23an, Etzozia auzoan egin zen ekitaldian.
Ondorengoak izan dira aurtengo saridunak:
“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. kurtsoak.
1.- Peio Arantzeta, “La Giokonda”.
2.- Auritz Oregi, “Dalin koadroa”.
3.- Ilune García, “Polita barrutik eta zatarra kanpotik”.
“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. kurtsoak.
1.- Amaia Hernández, “Eguzki sistemaren sorrera”.
2.- Ekain Larrañaga, “Fauna historian zehar”.
3.- Imanol Aguirre, “ Ez duzu lortuko”.
“D” MAILA: D.B.H.ko 1. Maila.
1.- Iraultza Ostolaza, “Carpe Diem”.
2.- Iraia de los Santos, “Petter-en bizileku berria”.
3.- Olatz Alberdi, “Ziur al zaude”.