Jaietako Kartel Lehiaketaren aurtengo edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan den uztailaren 1ean egindako ekitaldian.
Lehiaketa 16 urtez azpiko neska-mutikoei zuzenduta dago eta aurtengora 183 lan aurkeztu dira.
Ikastetxeetako, Krabelin Pintura Eskolako eta Udaleko ordezkariek osatutako epaimahaiaren iritziz, hauek izan dira aurtengo saridunak:
"A" maila: 1. saria (Marian Zhunaula), 2. saria (Malen Ugalde).
"B" maila: 1. saria (Aiara Cortés), 2. saria (Oihan Larrañaga).
"C" maila: 1. saria (Haizea Blanco), 2. saria (Lore Leturiondo).
"D" maila: 1. saria (Btisman Elkanouni), 2. saria (Iñaki Recio).
Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira. Jai-egitarauaren azala Haizea Blankoren kartelak jantziko du, gainontzekoak barrualdean argitaratuko dira.