"Gurpilen" egitasmoa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko uzt. 8a, 09:53

Alkarri elkarteak kudeatzen duen eta pertsona nagusien herri barruko mugikortasuna hobetzeko helburua duen "Gurpilen" izeneko proiektua 7 erabiltzailerekin abiatuko da uztailean.

Herriko nagusien mugikortasuna hobetzeko asmoz, Udalak uztailaren 6an martxan ipini zuen GURPILEN proiektua. Guztira 7 pertsonek eman dute izena. Etorkizunari begira, proiektuan parte hartuko duten pertsona kopurua handitzea posible izango litzateke, eskaririk balego.

Kontutan edukita  izena eman duten pertsonen kopurua, Udalak eta Alkarri elkarteak ( Zerbitzua emango duena da) erabaki dute hilabeteko proba saioa egitea eta ez hiru hilabetekoa lehenengo momentuan aurreikusten zen bezala. Hilabete igaro ondoren, zerbitzuaren balorazioa egingo da eta ikusiko da jarraipena emango zaion edo eta bertan behera geldituko den.

Beraz, zerbitzua emango diren egunak, hauek izango dira: Uztailaren 7, 14, 21 y 28an. Elkarteak burutuko duen zerbitzua, erabiltzaileak bizi diren auzo desberdinetatik igaroko da eta joan etorriko lau bidai burutuko ditu. Bi bidai, Gila Zubira (Bata goizeko 9:00tan eta bestea goizeko 10:00tan) eta beste bi erabiltzaileen bizi tokira bueltatzeko. (Bata 11:30tan eta bestea 12:30tan)

Zerbitzuaren eraginkortasuna errazteko asmoz, Udalak Gila Zubian aparkaleku bat gordeko du (Goizeko 9:00tatik 13:00arte) zerbitzua emango duen ibilgailuarentzat.