Osoko bilkurako erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko uzt. 7a, 07:45

Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako punturik gehienak atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.

1.- 2016ko maiatzaren 4ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

     Aho batez onartu da.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

     Ez da bozkapean jartzen.
3.- 2017. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.

     Aho batez onartu da.
4.- Tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: “Udalsarea 21”.

     Aho batez onartu da.
5.- 2015eko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.

     Aho batez onartu da.
6.- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren berrikuspena eta 2017rako zerga tipoak onartzea.

     Puntua onartu da. 6 bozka alde (EAJ-PNV eta PSE-EE)  eta 5 abstentzio (EH BILDU).
7.- Eskari eta galderak.

     Ez da eskari eta galderarik egon.