Higiezinen zerga berrikusiko da gaurko udalbatzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko uzt. 6a, 07:58

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek zazpi puntu izango dituzte aztergai gaur arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

AZTERGAIEN ZERRENDA 

1.- 2016ko maiatzaren 4ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3.- 2017. urteko lan-egutegirako herriko jai-eguna izendatzea.
4.- Tokiko jasangarritasunaren aldeko konpromisoa berritzeko akordioa: “Udalsarea 21”.
5.- 2015eko aurrekontuaren kontu orokorra onartzea.
6.- Ondasun Higiezinen gaineko zergaren berrikuspen katastrala eta 2017. urterako zerga tipoak onartzea.
7.- Eskari eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.