Zaharren egoitzaren logotipo berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko uzt. 4a, 12:56

Alfonso Giménez Ventura castelloarrak irabazi du Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitzaren irudia izango den logotipoa aukeratzeko antolatutako lehiaketa.

Soraluzeko Mesedetako Andre Maria Zaharren Egoitzak logotipo lehiaketa antolatu zuen duela hilabete batzuk.

Lehiaketaren helburua egoitzaren irudia izango zen logotipoa aukeratzea zen, aurrentzean erakundea identifikatuko duen irudia, alegia.

Lehiaketak interes handia piztu du eta logtipo ugari aurkeztu dira bertara, Euskal Herriko eta estatuko bazter ezberdinetatik.

Epaimahaiak Betxi-ko (Castello) Alfonso Giménez Venturak aurkeztutako logotipoa aukeratu du.

Irudiak bastoi baten gainean gurutzatutako bi esku irudikatzen ditu, lasaitasuna, gertutasuna eta sosegua transmitu nahian.

Ikusi hemen logotipo irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.