Diti minbiziaren goiz detekzioari gero eta garrantzia gehiago ematen zaio, eta honi buruz ondo informatuak egotea funtsezkoa da herritarrentzat.
Hori horrela, Katxalin-ek, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, hitzaldia antolatu du Udaleko Osasun Batzordearen laguntzarekin, urtero garai honetan egiten duen moduan.
Hitzaldia, Donostiako Onkologikoko medikua den Arrate Plazaola And.k emango du, bertan diti minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz, e.a. hitz egingo du.
Hitzaldia ekainaren 14ean, asteartea, arratsaldeko 17:30etan, egingo da, Herri Antzokian.