Global Training 2016

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko eka. 8a, 13:29

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko eta lan errealitatea ezagutzeko aukera eskaintzen zaie.

Global Training programak gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen die,  euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta.

Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin).

Baldintzak eta izena ematea nola egin jakiteko sakatu hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.