Ekainaren 5ean ospatu zen Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bueltan Alkarrekin Soraluze Eginez parte-hartze prozesuaren baitako Jasangarritasun Taldeak kontsumo ohitura iraunkorrak bultzatu nahi izan ditu.
Alde batetik, maiatzaren 30ean, kontsumo arduratsua sustatzeko Azoka Jasangarria antolatu zen ekoizpen artisau eta ekologikoa duten hainbat produkturekin eta ogia egiten ikasteko gunearekin.
Bestalde, hondakinen berrerabilpena sustatzeko tailerra burutu dute ludotekako begiraleek 4-9 urte bitarteko umeekin. Guztira 6 talde egin dira eta botila, kaxa edo kafe kapsula bezalako hondakinekin tximeletak, robotak, hegazkinak,itsasontziak, xake-taulak eta maketak egin dituzte.