HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Maiatzaren 17an 26 urte betetzen dira Osasunaren Munduko Erakundeak homosexualitatea buruko gaitzen zerrendetatik ezabatu zuela. Halaber, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Soraluzeko Udalak bat egiten du ospakizun honekin eta bere eskura dituen baliabide guztiekin orientazio sexual edo genero identitate indarkeria, bereizkeria,jazarpen eta baztertze kasu guztien aurka egiteko konpromisoa hartzen du.
Nahiz eta azkenengo urteetan, berdintasunaren alde hainbat pauso ematen hari diren, besteak beste, transexualak diren pertsonen kasuetan araudi aldaketak erregistroko deituran, edota sexu bereko pertsonen arteko ezkontza kasuak, esan dezakegu, oraindik bere osotasunean, berdintasuna ez dela lortu. Estatu mailan, joera eta orientazio sexualeko gorroto delitu ugari ematen bai dira oraindik ere. 2015. Urtean, gai hauekin zerikusia zuten 168 kasu eman ziren, gorroto delituetatik %12,7 suposatu zutelarik. Intolerantziaren aurkako mugimenduak esku artean dituen datuak kontutan izanda, kasuak ugariagoak izango lirateke, beraiek 4.000 kasu zenbatzen bai dituzte urtero edota Europar Batasunak dioen bezala, kasuen %10 bakarrik salatzen dela.
Oraindik ere zenbait herrialdetan, Orientazio sexualeko eta Genero identitate kasuek jazarpen legaleko pairatzen dute. Homosexualitatea ez da legala eta kartzela zigorraz zigortuta dago gutxi gora behera 70 bat herrialdeetan Erruzia barne eta heriotza zigorrarekin zigortua 12 herrialdeetan (Afganistanen, Saudi Arabian, Arabiar Emirerri Batuetan, Iranen, Iraken, Mauritanian, Nigerian, Qatarren, Sudanen eta Yemenen)
Ondorioz, oinarrizkoa da gai hauetan jendea heztea eta kontzientziatzea homofobia kasu hauen aurrean. Delitu hauei aurre egiteko, beharrezkoa da, neurriak hartzea eta biktimei laguntza eta arreta zerbitzua eskaini eta ematea.
Administrazio publikoek beraien eskuduntzen esparruan, berdintasunaren aldeko legeak onartu behar dituzte baita orientazio sexual edo genero identitate diskriminazio kasuei aurre egin ere. Heziketarako planak martxan jartzea bullying, homofobia, transfobia eta bifobia kasu hauen prebentzio, eta orientaziora begira. Bai hezitzaile, langile polizia eta funtzionarioei bideratutako planak. Eta kolektibo hauei dagokien egun bereziak ospatzeak ere berebiziko garrantzia dauka.
Guzti hau horrela izanda, orain inoiz baino gehiago ezin ditugu ahaztu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren, lehenengo hiru artikuluak :
1. artikulua:
Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta
ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
2. artikulua:
Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da
inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia,
sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik.
Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango
politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren
zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mugak dituena.
3. artikulua:
Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.
Soraluzeko Udalak gogoan izan nahi ditu gaurko egunez giza eskubideak defendatzeagatik jazarriak, kartzelaratuak edota erahilak izan diren aktibista eta LGTBI pertsona guztiak eta bat egiten du mundu osoan homosexualitatea, transexualitatea eta bisexualitatearen despenalizazioa eta despatologizazioa aldarrikatzen duten guztiekin, bai eta borroka hori herri mailan aurrera daramaten Korner Morea kolektiboko kideekin ere.
Halaber, dei egiten diegu herritarrei maiatzaren 22an, arratsaldeko 6etan Herri Antzokian “LGTBfobiaren aurkako Naioarteko Eguna” dela eta Korner Morea kolektiboak antolatuta proiektatuko den “Mujer contra mujer” pelikula ikustera eta ondorengo merienda-tertuliara joan daitezen.