Trafiko aldaketak herrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mai. 13a, 07:57

Astelehenetik aurrera bi norabideetan ibili ahal izango dira ibilgailuak Etxaburueta kalearen beheko aldean ere, herriguneko zirkulazioa errazteko helburuarekin.

Datorren astelehenetik -maiatzak 16- aurrera, Etxaburueta kalearen beheko aldea, udaletxearen eta Erregetxearen artekoa, bi norabideko bide-zatia izango da ondorengo orduetan: Astegunetan 7:00-15:00 eta asteburuetan 7:00-13:00.

Udal gobernu-taldeak proba modura ezarriko duen neurria da, aldaketak herriguneko ibilgailuen joan etorria erraztu eta arinduko duelakoan, udalerriari buelta osoa eman beharra ekidinez.

Egun batzuen buruan ezarritako neurriaren eragina aztertu egingo du Udalak eta erabakia behin betiko bihurtu edo berriro ere lehengo egoerara bueltatu erabakiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.