Kirol udalekuak ezohiko kirolak praktikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mai. 10a, 08:14

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako udalekuak antolatu ditu Udaleko Kirol Batzordeak ekainaren 27tik uztailaren 8ra, ohikoan egiten ez dituzten kirolak praktikatzeko helburuarekin.

Urteroko ohiturari jarraituz, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako kirol ekintzak antolatu ditu Soraluzeko Udaleko Kirolaren eta Kiroldegiaren Batzordeak, ekainaren 27tik uztailaren 8ra, goizez.

1. eta 2. mailak

Patinaia. Uztailak 4, 5, 6, 7 eta 8.

Prezioa: 8 euro.

3., 4., 5. eta 6. mailak

Piraguismoa, eskalada, waterpoloa, beisbola... Ekainaren 27tik uztailaren 8ra.

Prezioa: 25 euro.

Izen-ematea eta informazioa: Arane Kiroldegia (943752466).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.