Herriko hezkuntza proiektua diseinatzen aritu dira hezkuntza komunitateko eragile ezberdinak azken urteotan.
Prozesuaren lehen fasean Hezkuntza Proiektua bera definitu zen, hezkuntza jardunak jaso beharreko ezaugarriak adostuz.
Bigarren fase batean, hezkuntza proiektua oinarri moduan hartuz, herri bezala Soraluzek nahi duen hezkuntza ereduan jasotako printzipio, helburu eta ekintzak betetzeko estrategiak definitu dira, Plan Estrategikoaren bitartez.
Aipatutako lan horren emaitza gaur arratsaldean, maiatzak 3, aurkeztuko da, arratsaldeko 7etan Herri Antzokian egingo den aurkezpen-ekitaldian.
Bertara joateko gonbitea egiten die Udalak hezkuntza eragileei zein herritarrei oro har.
Aurkezpen ekitaldian aurkeztuko den dokumentua.
Aurkezpen ekitaldira joateko gonbidapena eginez prestatu den bideoa.