Euria egiten duenean Sapa lantegiko zuzengunean putzu handiak sortzen dira eta horrek zaildu egiten ditu Baltegieta eta Sagarrerrekako bizilagunek herrigunera egin behar izaten dituzten joan etorriak, ibilgailuak bertatik igarotzean oinezkoak zipriztindu egiten dituztelako.
Hortaz, eta bertatik igaro behar izaten duten bizilagunek behin baino gehiagotan egindako eskaera aintzat hartuta, egoera hobetzeko hainbat estolda zabalduko dira bertan, 10 metrotik 10 metrora.
Lanok Sasoi Eraikuntzak enpresak burutuko ditu eta 4.017,30 €, gehi BEZeko kostua izango dute.
Lanak burutzeko beharrezkoa izango da, astelehenean, goizeko 8:00etarako, bertan aparkatuta dauden ibilgailuak kentzea.