Barixakuko monologoek zabalduko dute Poltsikoko Ikuskizunen zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko api. 14a, 08:14

Udaleko Kultura Sailak antolatutako zikloaren barruan, monologoak, antzerkia eta musika ikuskizunak eskainiko dira udaberriko asteburuetan. Zikloa ostiral honetan zabalduko dute Rabanal eta Simancas komikoek.

Udaleko Kultura Sailak udaberri partean formatu txikiko ikuskizunak programatzeko sortutako zikloa da “Poltsikoko Ikuskizunak”

Aurtengo programak umore, antzerki, magia eta musika ikuskizun desberdinak eskaintzen ditu, apiriletik maiatzera, ostiral eta larunbatetan.

Egitasmo honek adin ezberdineko ikusleei kultur ikuskizunez gozatzeko aukera eman nahi die.

Zikloa 4 ikuskizunek osatzen dute:

 

Monologoak

Alex Rabanal eta Mario Simancas

Apirilak 15, ostirala, 22:15.

Herri Antzokia.

Sarrera: 3 euro.

 

Klown ikuskizuna

“Zirriborro”

Badut taldea.

5 urtetik gorako ikusleentzat.

Apirilak 30, larunbata, 18:00.

Herri Antzokia.

Sarrera: 1 euro.

 

Magia eta umorea

“Con un par”

Antonio Andévalo eta Kike Biguri.

Maiatzak 13, ostirala, 22:15.

Herri Antzokia.

Sarrera: 3 euro.

 

Musika

Twin melody

"A ze banda" eta "Caza stars" lehiaketetako irabazleak.

Maiatzak 28, larunbata, 19:00.

Herri Antzokia.

Sarrera: 1 euro.