Etxebizitzaren Udal Plana prestatzeko lan-taldea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko api. 13a, 10:04

Herriko etxebizitza politika definitu eta garatze aldera, Etxebizitzaren Udal Plana prestatzen hasteko lan-taldea sortu nahi du Udalak horretarako interesa izan dezaketen herritarrekin batera; eta lan-taldean izena emateko deialdia egin du.

Soraluzeko Udala lehen urratsak ematen hasi da Etxebizitzaren Udal Plana prestatzen hasteko, gure udalerriko etxebizitza politika definitu eta garatzeko tresna izango dena.

Planaren helburu nagusia da biztanleriaren premiak zehaztea etxebizitza arloan, bai eta gure herriko etxebizitza parkearen benetako egoera ezagutzea kualitatiboki zein kuantitatiboki, interes berezia jarriz hutsik dauden etxebizitzetan. Horretarako ezinbestekoa dugu soraluzetarren kezkak, ardurak eta iritziak ezagutzea, etxebizitza alorrean hartuko diren erabakietan parte-hartzaile izan daitezen eta Etxebizitza Planean jasoko diren proposamenak herritar guztion artean eztabaidatu eta adostu ditzagun.

Hau guztia abian jartzeko, Soraluzeko Udalak, ALKARREKIN SORALUZE EGINEZ herritarren parte-hartze prozesuaren baitan, lan-talde bat osatu nahi du, gai honetan interesa duen pertsona orok iritzia eman, ekarpenak egin, eztabaidatu eta adostu dezan.

Zuen partaidetzarekin kontatu nahi genuke eta, horretarako, Soraluzeko Etxebizitzaren Udal Plana prestatzen esku hartu nahi duzuenok, apirilaren 30a baino lehen jakinaraz diezaguzuela eskertuko genizueke, hurrengo posta elektronikora mezua bidaliz: