Futbol 7 txapelketarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko api. 5a, 14:09

Udaleko Kirol Sailak antolatzen duen txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da aurten. Izen-ematea apirilaren 22ra arte dago zabalik.

2016ko Futbol 7 txapelketa maiatzetik uztailera jokatuko da, larunbat goizetan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Gehienez 16 taldek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko azken eguna apirilaren 22a izango da. Talde bakoitzak 110 euro ordaindu beharko ditu, izena emateko unean bertan.

Txapelketari buruzko informazioa jasotzeko 943 752 466 tel. zenbakira deitu edota  helbidera idatz daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.