Zaborrren gaikako bilketa
2015. urtean gaikako hondakinen bilketak % 0,88ko igoera izan du herrian; 2014an % 36,31 izatetik 2015ean %37,19 izatera hain zuzen. Igoera nahiko eskasa.
2014. urtean guztira jasotako 1.394.594,68 Kg hondakinetatik, 506.440,68Kg gaikako bilketaren bitartez egin zela, hondakin guztien % 36,31a hain zuzen ere. 2015ean 1.5917.124,72Kg hondakin batu ziren, aurreko urtean baino 122.530,04Kg gehiago. Hauetatik 564.264,72Kg gaikako bilketa bitartez jaso ziren, aurreko urtearekin alderatuz 57.824Kg gehiago, gaikako bilketa % 0,88an handituz.
Bosgarren edukiontzia
Debabarreneko Mankomunitateak helarazitako datuen arabera 5. edukiontziak 1.393 erabiltzaile ditu Soraluzen. Hauetatik 220 erabiltzailek ez dute inoiz 5. edukiontzia erabili 2015. urtean. Datu hauek esku artean izanda, erabiltzaile batzuen izen ematea hobaria izateko edo errekargua ekiditeko izan dela argi gelditzen da.
Azken urteko emaitza eskasak kontuan izanda, hondakinen datuei buelta eman eta gaikako bilketa handitzeko asmoz, udalak hartu ditzakeen neurri posibleak aztertuko ditu hurrengo urtera begira.
Azkenik, gaikako bilketaren alde egiten jarraitzera “animatu” nahi ditu Udalak soraluzetarrak eta emaitza hauek urtez urte hobetzeko asmoz kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen aldeko apustu garbia egiten du, ingurugiroa denon ardura baita.