Zuhaitz-landaketa mendigainean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko api. 1a, 10:15

Udalak 480 pago landatu ditu mendigainean eskuratu berri duen Gizaburuagako lur-sailean, berau garbitu eta itxitura jartzearekin batera.

Ingurumen eta Landa Garapenaren Sailak hala erabakita, Udalak orain dela gutxi erosi duen mendigaineko Gizaburuagako lur sailean 480 pago landare landatu dira.

Lur sailaren itxitura, garbiketa eta landaketa-lanak "Osuma Basolanak" enpresak burutu ditu eta 7.763,36€-ko kostua izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.