Udalak eta KZguneak elkarrekin kudeatzen duten egitasmoa da "Pilula informatikoak" izenekoa.
Egitasmoaren barruan, internetekin zerikusia duten hainbat tresnari buruzko ikastaroak antolatzen dira.
Hauxe da hurrengo hilabeteetarako eskaintza:
- Apirilak 15, 11:00-13:00 (Yuotube).
- Maiatzak 13 eta 27, 16:00-18:00 (Facebook I).
- Ekainak 24, 11:00-13:00 (Google traductor).
- Uztailak 8 eta 22, 16:00-18:00 (Facebook II).
- Irailak 30, 11:00-13:00 (Enplegu bat lortu).
- Urriak 28, 16:00-18:00 (Skype).
- Azaroak 11, 11:00-13:00 (Doako antibirusak).
Izen-ematea Udaleko harrera-bulegoan egin behar da (943753043), edota KZgunean bertan (943753045).