Mesedetako egoitzak lan-poltsa osatzeko deialdia zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mar. 28a, 23:05

Mesedetako Amaren Egoitzak lan-poltsa osatzeko deialdia egin du, egoitzako langileak aldi baterako ordezkatu behar diren garaian kontratatu ahal izateko.

Lan-poltsako pertsonei aldi baterako kontratuak egingo zaizkie, egoitzaren plantillako langile finkoak ordezkatzeko: erizaintzako laguntzailea, erizaina, psikologoa, gizarte langilea, jarduera-begiralea eta garbiketako langilea. 

 

Eskaerak aurkezteko epea 

Eskaera aurkezteko 30 egun naturaleko epea izango da, deialdia prentsan eta Udalaren webgunean argitaratu (martxoak 18) eta biharamunetik kontatzen hasita.

Curriculum Vitae-a bidali behar da, titulazioa eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriekin batera, resmerced@gmail.com helbide elektronikora edota ondorengo posta helbidera:

Mesedetako Andre Mariaren Egoitza

Atxuri kalea z/g

20590 Soraluze

Hautapen prozesuan kontuan hartuko da lan-esperientzia, prestakuntza eta hizkuntza-eskakizuna.

Informazio gehiago atxikitako dokumentuan kontsulta daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.