Piraguismo Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mar. 22a, 07:37

Soraluzeko Udaleko Kirol sailak antolatuta,martxoaren 21an eta 22an burutuko dira ikastaroak, Deba ibaian.

Soraluzeko Udaleko Kirol sailak antolatuta, piraguismo ikastaroak izango dira martxoaren 21an eta 22an Deba ibaian. 34 umek izena eman dute eta  kurtsoka banatu dira taldeak: 21ean 4.mailakoak (10:30etan ) eta 3.mailakoak (12:00etan) eta 22an 6.mailakoak (10:30etan) eta 5.mailakoak (12:00etan). Giro txarra egiten badu bertan behera geldituko da ikastaroa. Argazkian, atzo izandako ikastaroa ikus daiteke, oso pozik ibili zirelarik parte hartu zuten neska eta mutilak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.