Martxoaren 19an Zuhaitz Eguna herrian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mar. 12a, 21:08

Soraluzeko udalak eta Soraluzeko Mendi taldeak, Zuhaitz Eguna ospatzeko asmoz, bertako zuhaitzen landaketak antolatu ditu martxoaren 19an,larunbata, Urkia-zelain.

Antolatzaileek, animatzen den herritar orori, goizeko 9etan Plaza Berrian elkartu eta Urkia-zelaira igoera egiteko deialdia egiten diote. Goizeko 11ak aldera landaketak burutuko dira eta hauek amaitutakoan salda eta txorixoa banatuko da.  Soraluzeko udalak, beraien laguntza, prestutasuna eta landaketak beraien lurretan egitea ahalbidetzearren, Ezenarrotar anaiei, Martin eta Juliani, eskerrak eman nahi dizkie.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.