Eskultura dohaintzan herriari

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko mar. 9a, 12:51

Astelehenean izandako Tokiko Gobernu-Batzarrak aho batez erabaki zuen gerra zibilean eta frankismoan zehar gertatutako giza-eskubideen urraketak gogoratzeko eta biktimei zor zaien aitortza, justizia eta erreparamendua eskatzeko helburuz, “Soraluze 1936 lan taldeak”  2014ko irailaren 22an Iturburu pasealekuan jarri zuen eskulturaren dohaintza ontzat ematea.

Horrekin batera, aipatutako taldeak herri honen memoria historikoa berreskuratzeko egin duen lana aitortu eta aurrerantzean soraluzetar guztion ondare izango den eskulturaren doako lagapena onartzea ere erabaki zen eta bereziki eskerrak ematea bere egilea izan den Tere Guenetxeari.