Espaloi garbiketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 26a, 10:15

Aste honetan udal-brigadak herriko espaloiak garbitzeari ekin dio. Hasiera Atxuri kalean eman zaio eta poliki-poliki herri guztiko espaloiak garbituko dituzte.

Ugariak izan dira herritarren aldetik herriko espaloiak garbitzeko eskaerak. Egia da gehienak egoera negargarrian daudela. Aste honetan hasi dira garbiketa lanak, konkretuki, Atxuri kalean, herritarren eskariei erantzunez. Udal Gobernuaren asmoa, poliki-poliki herriko espaloi guztiak garbitzea da. Bazuten bai premia eta!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.