Kiroldegirako hainbat inbertsio

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 25a, 09:51

Urte berriaren hasierarekin, 2016ko aurrekontuaren bidetik, hainbat inbertsio eta ekipamendu ezarriko dira udal-kiroldegian, besteak beste:

-Desfibriladore berria erosi da 1.609,30€ tako kostua izan duena. Aurretik Udalerrian bakarra zegoen, konkretuki Futbol zelaian, orain, bi izango ditugu. Kiroldegiko langileek makina erabiltzeko egin beharreko ikastaroa egin dute, baita udaltzainek ere.

-Bi makina berri Kiroldegiko gimnasiorako. Erabiltzaileen eskariz, kuadrizepsa lantzeko makina eta eliptika  erosi dira. 5.100 € tako kostua izan dute.

-Gimnasioan dauden itoginak bideratu eta ekiditeko. Egitura metaliko bat ipiniko da, aurretik zegoenaren parekoa. Lan hauek 3.121,80€ tako kostua izango dute.

-Azkenik “Giroa” enpresaren aurrekontua onartu da, 818,03€takoa, kiroldegian bero-trukagailuaren plakak garbitu eta junturak aldatzeko.

Guztira, 10.649,13€tako inbertsioa egin du Udalak kiroldegiko instalazioak hobetze eta berritze aldera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.