Aste honetan emango zaie hasiera, Larreategi bide-zubiaren parean, AP-1 errepideko drainatze proiektuko lanei. Aipatutako lanak, Eitzako tunelaren eta bide-zubiko bigarrengo zubi-brankaren artean burutuko dira.
Proiektua, BIDEGIk (Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak) finantzatuko du eta 197.586€tako kostua izango du. Lanek bi hilabete eta erdiko iraupena izango dute.
Lanen helburua, menditik behera datozen urak bideratzean datza. Hau da, ubide baten bitartez, Zabaleko errekatxora bideratuko dira menditik behera datozen urak. Pertsona eta animalientzat pasabide bat egokituko da.
Bestalde, beste drainatze lan bat ere egingo da, indarrean dagoen ur emariei buruzko legediak zehazten duenaren araberakoa. Zabaleko errekatxoa kanalizatuko da Irure auzora doan bidean zehar hodi biltzaile baten bitartez, ondoren batzen diren urak GI-627 errepide azpitik igaroko dira, Deba ibaira isuri arte. Lan hauei esker, euri kopuru handia egia egiten duenean, euri urei irtenbidea emango zaie GI-627 errepidea uholdeetatik babestuz. Gaur egun, Placencia tailerraren azpitik doan ubidea ez baita nahikoa menditik datozen urak behar bezala batu eta bideratzeko.