Udalak ez du zabor-tasa igoko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 19a, 08:19

Hedabideetan irakurri ahal izan dugu Debabarreneko Mankomunitateko zenbait udalerrik % 10-15ko igoera aplikatuko dutela urteko bigarrengo sei hilabetean.

Soraluzeko Udal Gobernuak herritarrei jakinarazi nahi die, zaborraren tasari dagokionean aurten ez duela igoerarik aplikatuko. Soraluzeren kasuan, Debabarreneko Mankomunitateak zaborraren goi-kudeaketagatik aplikatutako igoerak 47.000€ suposatzen du. Diru kopuru hau, Udalak 2016ko aurrekontuetan aurreikusita zeukan, ondorioz, igoera herritarrei aplikatu beharrean Udalak hartuko du bere gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.