Bertako zuhaitzen argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 11a, 07:50

Martxoak 21 Basoen Nazioarteko Eguna eta udaberriaren hasiera izanik, Euskal Herriko zuhaitzen inguruko argazki-lehiaketa antolatu du Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak. Argazkiak aurkezteko epea zabalik dago jada eta entregatzeko azken eguna martxoaren 4a izango da.

ARGAZKI-LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehena. Parte-hartzaileak.

Soraluzeko herritar edo ez-herritar den edozeinek parte har lezake.

Bi kategoria egongo dira:

- A) 16 urte artekoak

- B) 16 urtetik gorakoak

Bigarrena. Antolatzaileak.

Alkarrekineko Jasangarritasun taldea.

Hirugarrena. Gaia.

“Bertako zuhaitzak. Atmosferan,  biodibertsitatean eta paisaian duten garrantzia” izango da lehiaketaren gaia.Bertakotzat Euskal Herria ulertuta.

Norbanakoaren ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudiaren kontrako edukiak dituzten irudiak ez dira publiko egingo.

Laugarrena. Argazkien baldintzak.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkezteko aukera izango du.

Argazkiak jpeg formatu digitalean aurkeztuko dira, alde handienak 1600px dituelarik eta 300ppp erresoluzioarekin.Tamaina librea.

Lanek argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dute, parte hartzailearen jabegokoak alegia, parte hartzailea argazkien irudi-eskubideen erantzule izanik.

Artxibo bakoitza titulu edo lelo batez identifikatuko da.

Ez dira aurretik saritutako argazkiak onartuko.

Modu elektronikoan edo beste baliabide batzuk erabiliz eraldatutako argazkiak ez dira onartuko, ezta fotomuntaiarik ere. Aldiz, kolore eta argitasun zuzenketa txikiak onartuko dira.

Bosgarrena. Ebaluazio irizpideak.

  1. Estetika eta kalitate teknikoa.
  2. Originaltasuna.
  3. Bertako zuhaitz eta basoetan oinarrituz eta naturarekiko errespetua azpimarratuz, argazkiak transmititzen duen mezua.

Seigarrena. Lanen aurkezpena.

Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira posta elektroniko bidez ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera.

Bidali beharreko informazioa:

- Parte hartzailearen datuak:

  • Izen-abizenak
  • Herria
  • Kategoria: A) 16 urte artekoak

                        B) 16 urtetik gorakoak

  • Telefono zenbakia

Zazpigarrena. Aurkezpen epea.

Argazkiak martxoaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira. Egun honetatik aurrera heldu daitezkeen argazkiek ez dute lehiaketan parte hartuko.

Zortzigarrena. Epaimahaia.

Kontrargi argazk-taldea eta Jasangarritasun taldea.

Bederatzigarrena. Sariak.

 - A kategoria:  <16 urte 

 - 1.SARIA 50euro

 -2.SARIA 25euro

- B kategoria:  >16 urte

- 1.SARIA 150euro

- 2.SARIA 75euro

Hamargarrena. Sari banaketa.

Sari banaketa martxoaren 17an izango da kiroldegian arratsaldeko 19:00etan.

Hamaikagarrena. Erakusketa.

Argazkien erakusketa martxoaren 17tik 22raizango da.

Parte hartzen duten argazkien artean 34 argazki aukeratuko dira erakusketa egiteko. Sarituak izan diren 4 argazkiak A4 formatuko tamaina izango dute eta aukeratutako beste 30 argazkiek  A5 formatuko tamaina. Erakusketa egiteko aukeratuko diren argazki ez sarituen artean, Soraluzeko herritarren argazkiak lehentasuna izango dute.

 

Animatu eta parte hartu!