Udalak “Gizaburu”-ko lursailak erosi ditu mendigainean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 9a, 10:15

Urtarrilaren 27an izandako Udal batzarrean, aho batez onartu zen “Gizaburu” izeneko lursailak erostea.

Lur sail hauek Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroan daude eta bertan “Gizaburuaga” deritzon Tumulua dago. Bi lur sailek guztira 18.456m2 azalera daukate eta guztira 6.644,14€tako kostua suposatu dute Udalarentzat. Lursail hauek erostearekin  hiru helburu lortu nahi ditu Udalak:

- Karakate-Irukurutzeta mendi lerroan dauden lursailak erosten joatea, mendigaina esku pribatuetatik esku publikoetara pasatuz. Gaur egun udalaren jabetzakoak diren mendigaineko lursailak honakoak dira: Karakateko antenaren ondoan dagoen “Arranaitz ondo” lursaila, 20.000m2koa, “Pagobedeinkatu-azkorri” deritzona, 22.426m2koa, “Atxolin”, 18.100m2koa eta “Azkoin”, 11.147 m2koa.

-Bertan dagoen “Gizaburuaga” deritzon Tumulua babestea.

-Lursail hauetan Soraluze Baso Bidez egitasmoaren baitan, bertakoak diren zuhaitz autoktonoak landatzea. Konkretuki pago landaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.