Helburua atzerritar erabiltzaile eta zerbitzu emailearen arteko komunikazioa erraztea eta posible egitea izango da.
Programa hau, 2009an sortu zen Eusko Jaurlaritza eta EUDELen artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lehenik esperientzia piloto bezala, baina ikusita izan duen arrakasta, udalerri askok eskatu dute zerbitzua.
Dagoen aurrekontuarekin, urtean zehar EUDELek atxikituta dauden udalerrien artean minutu kopuru bat banatzen du, baita telefono pack bat ere, herri bakoitzak duen biztanle kopuruaren arabera. Horrela bermatzen da, udalerri guztiek gutxiengo minutu kopurua izatea.
Udalerri bakoitzak duen minutu kopurua gainditzen bada, horrela jokatzen da:
- Urte bukaeran, udalerri bakoitzak xahutu dituen minutu kopurua aztertzen da eta soberakina badago, beraien minutuak gainditu dituzten udalerrien artean banatzen da.
- Nahiz eta banaketa egin, hala eta guztiz ere, denbora gehiago xahutzen badu udalerri batek, kontsumituriko denbora ordaindu beharko dio zerbitzua kudeatzen duen enpresari.
Udalek, ondorengo konpromezua hartzen dute:
- Zerbitzua eskaintzen duen enpresaren telefono pack-ak gorde eta zaintzea. Telefono pack-ak enpresarenak berarenak dira, eta parte hartzen duen erakundea horiek itzultzeko prest agertuko da, eskatzen zaion unean bertan.
- EUDELek, urtero eta guztira dauden minutuen kopuruaren arabera, erakunde bakoitzari esleituko dizkion minutuen banaketa onartzea.
- Esleitutako minutuen kopurua gaindituz gero, zerbitzua eskaintzen duen enpresari dagokion zenbatekoa ordaintzea onartzea.
- Zerbitzua etengabe berrikusteko prest agertzea, hobeto funtziona dezan.