Kiroldegi gaineko kontratuaren lizitazioa hutsik geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko ots. 2a, 18:26

Atzo izandako Gobernu batzordean, ondorengo erabakia hartu zen: Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren lizitazioa hutsik uztea.

Ikusita, Tokiko Gobernu-Batzarrak 2015eko abenduaren 9an hartutako erabakiaren bidez, Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak onartu dituela. Era berean, aipatutako obra kontratuaren lizitazioari prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez hasera ematea ere onartu dela.

Ikusita, eskaintzak aurkezteko epean bakar bat ere ez dela aurkeztu.

Tokiko Gobernu-Batzarrak erabaki du:

1.- Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren lizitazioa hutsik uztea.

2.- Hutsik uztearen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitara ematea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.