Atzo, eztabaidatu eta bozkatu zen gai zerrendaren emaitzak atxikitzen ditugu:
1.- 2015eko azaroaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Aho batez onartu zen
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Hauen berri eman zen
3.- 2016. urterako aurrekontua.
Onartu egin zen. 6 bozka alde ( EAJ /PSE-EE) 2kontra ( BILDU) 2 abstentzio (BILDU)
4.- 2016. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.
Aho batez onartu zen.
5.- 2016. urterako plantilla organikoa.
Aho batez onartu zen.
6.- 2016. urterako lanpostuen zerrenda.
Aho batez onartu zen.
7.- Legegintzaldirako kudeaketa plana (2015-2019).
Onartu egin zen. 6 bozka alde ( EAJ /PSE-EE) 4 abstentzio (BILDU)
8.- Udalerri honetako Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzea.
Margarita Ibargoien izan zen Bake epailetarako hautatutako pertsona, ordezkoa, Isabel Rodriguez.
9.- Juan Carlos Larreategi Jauregi jaunak egindako bere jabetzako “Loralde-Sagasti” eta “Elordi” izeneko lursailen doako lagapena onartzea.
Aho batez onartu zen.
10.- “Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Goenetxe-etxetxo baserriaren jabeei.
Aho batez onartu zen.
11.- Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea Juana Ibabe Errasti andreari.
Aho batez onartu zen.
12.- Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa.
Aho batez onartu zen.
13.- Larrialdietako etxebizitza esleitzea.
Aho batez onartu zen.
14.- Sakeleko telefono bidezko aldi bereko itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikitzea, etorkinei eta gizarte zerbitzuei zuzendurikoa.
Aho batez onartu zen.
15.- Eskari eta galderak.