Soraluzeko Udalak emakumeek pairatzen dituzten mota guztietako indarkeria matxistak arbuiatzen ditu eta dei egiten die herrierakundei jabe daitezen gizonezkook ere Gizarte bezala daukagun arazoa dela hau eta ez dela gaitzespena dierazpenak eginez bakarrik konpontzen.
Emakumeak ez dira hiltzen, hil egiten dituzte eta bikotekideak edo bikote kide ohiak hildako emakume bakoitza gure erakundeen eta gizartearen porrota da, emakumeak defendatzen jakin izan ez dugulako. Baina Udal honen gaitzespena eragingarria izan dadin, jakin behardugu berdintasun, prebentzio, heziketa eta, batez ere, emakumeenganako errespetu gehiagorekin baino ez dela lortuko egunero eta une oro emakumeek eta neskatilek pairatzen dituzten indarkeria eta jarrerekin amaitzea.
Emakumeen aurka erabiltzen diren indarkeria ezberdinak (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala)beren duintasunaren eta integritate fisiko zein moralaren aurkako erasoak dira eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa onartezina.
Soraluzeko Udalak bere elkartasuna adierazten die Aliciaren senitartekoei.
Soraluzeko Udalak bategiten du Korner Morea kolektiboak deituta bihar, urtarrilak 28, arratsaldeko 8etan, Plaza Berrian, egingo den kontzentrazioarekin.
ASKI DA!!!
INDARKERIA MATXISTARI EZ!!