Organikoa birziklatzeko auzo-konpostagune berriak martxan.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urt. 28a, 19:33

Etxeetako hondakin organikoa konpostatzeko gune berriak martxan jarri dira Ezozibide eta Gipuzkoako etorbideetan.

Soraluzen 3 gune dauzkagu hondakin organikoen konpostajea gauzatzeko, 2014an martxan jarritako Etxaburuetako gunea eta jarri berri diren Ezozibideko eta Gipuzkoako etorbidekoak.

Konpostajean parte hartzeko edo informazio gehiagorako udaletxera deitu 943 75 30 43 edo email bat idatzi ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera.

Udalak beharrezko materiala emango die partehartzaileei, eta baita formazio

teoriko-praktikoa ere konpostajean adituak diren teknikarien eskutik.

Konpostatzea erraza, naturala eta ingurunearekiko errespetuzkoa da. Gipuzkoako milaka biztanlek dagoeneko konpostajearen bidez birziklatzen dituzte beraien hondar organikoak, izan etxekoa edo auzokoa. Anima zaitez eta parte hartu!