Aratosteetako haurren dantza-lehiaketa otsailaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Aratoste martitzenean haurren dantza-lehiaketa izango da aurten ere, bertan Lehen Hezkuntzako neska-mutikoez osatutako konpartsek parte hartu ahal izango dutelarik.

 

Aurtengo lehiaketa, esan bezala, otsailaren 9an egingo da, arratsaldeko 6etan goiko frontoian.

- Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu ahal izango dute parte.

- Parte hartzaileek konpartsa edo taldeka hartu beharko dute parte, konpartsa bakoitzak gutxienez 3 pertsona izan beharko dituelarik.

- Taldearen lana baloratzeko orduan mozorroa eta interpretazioa (dantza) hartuko dira kontuan.

- Izen-ematea udaletxeko harrera-bulegoan egin beharko da, otsailaren 8a arte.

- Parte hartzaileek beraien musika udaletxera ekarri beharko dute USB batean lehiaketa eguna baino lehenago.

- Talde guztiek jasoko dute sariren bat.

1.- Sailkatua: 100 euroko txartela.

2.- Sailkatua: 75 euroko txartela.

3.- Sailkatua: 50 euroko txartela.

4.- Sailkatutik aurrera: 25 euroko txartela.

50 euroko sari berezia emango da euskarazko abestirik onenarentzat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.